San Fermin Ikastolak Arte garaikideko erakusketa antolatu du, Iruñeko Udalaren laguntzaz, Nafarroa Oinezen inguruan egiten diren kultura jardueren artean, eta ikusgai egonen da martxoaren 19ra arte
Porrotx pailazoa San Fermin Ikastolan egon da gaur goizean bisita bat egiten eta motoreak berotzen martxoko emanaldiei begira. Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoekin egon da.
San Fermin Ikastolak antolatutako Oinez Jazz Zikloa bihar ostegunean, otsailak 16, amaituko da Tutikez taldearen emanaldiarekin. Kontzertua Zizur Nagusiko Kultur Etxean izanen da, gaueko 21.00etan. Aurrekoetan bezala, emanaldi honetan jazz musika eta euskal tradizioa uztartuko dira.
San Fermin Ikastolak antolatuta, hitzaldiek maiatzera arte iraunen dute eta Pedro Miguel Etxenike, Bernardo Atxaga eta Garbiñe Biurrun hizlari ere arituko dira
Hitzaldiak otsailaren 14an hasiko dira eta ondoko hizlari hauek arituko dira: Daniel Innerarity, Sixto Jiménez, Pedro Miguel Etxenike, Bernardo Atxaga eta Garbiñe Biurrun
Oinezz Jazz zikloko lehen kontzertua Talka Ensemble taldeak eskainiko du bihar ostegunean, otsailak 2, Zizur nagusiko Kultur Etxean, gaueko 21.00etan.