Euskara | Castellano
Hasiera » Artea Oinez 2012 » Grabatuak

ARTEA OINEZ 2012

San Fermin Ikastolak ikuspegi berria eman nahi dio Artea Oinez proiektuari artea demokratizatzeko xedez.

Emaitza grabatuen bilduma hau da, kalitate handiko artisten lanak eskaintzen dituena: Martín Caro, Morrás, Del Valle, Gorriti eta Oteiza. Helburua da artea eskuragarriago bilakatzea produktu esklusiboa eskainiz baina garestiegia izan gabe, eta horrela arte puska bat gure etxeetara eramateko aukera daukagu.

Bidenabar, omenaldi xumea eskaini nahi diogu Julio Martín Caroren lan artistikoari. Grabatuen serieak mugatuak izanen dira (100 ale) eta zenbakidunak, eta jadanik salgai daude Ikastolako Bulegoetan.

BILDUMAREN LANAK

Xabier MorrásCHICAGO - NUEVA YORK TRENA - Xabier Morrás

Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
Garai hartan gizakiak uste zuen eraikin eta makina perfektoak egiten ahal zituela, suntsiezinak, modernoak betirako. Eraikin liluragarriak ziren, dotoreak, tramankulu mekaniko zoragarriak, arkitektuek eta ingeniariek eginak aurrerapen bukaezina helburu zuen denbora hartan, etorkizunean sinisten baitzen... Gaur egun ametsetako etorkizun hartako arkeologia baino ez dira.



Juan GorritiARTDENBORA - Juan Gorriti

Eskuz eginiko kotoizko paper txuri naturalean estanpaturik (Eskulan, 700 gr-koa)
39x29 zm
Begi aurrean daukat/ egindako lana/ nere eskuak egin du/ buruak esana/
Ta buruak gidari/ bihotza darama/ maitasuna da nere/ lan guztien ama.
Lanari eman diot/ nere maitasuna/ zer izango ote da/ esaten dizuna/ ea sentitzen duzun/ ikusten duzuna.
Gure sukaldetako/ suaren sorrera/ gure herri zaharraren/ historia bera/ ez dut hiltzen utzi nahi/ bere izaera/ hiltzekotan hilko da/ nerekin batera. (Jokin Sorozabal)

Julio Martín Caro...ERA POLICHINELA DE LA "TROUPE"... - Julio Martín Caro

Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
...era polichinela de la "troupe". Gela iluna zen eta ankez betea zegoen. Julio Martin Carok Caracasen eginiko marrazkia, hil baino hilabete batzuk lehentxeago. 1967koa da eta Txinako tintaz egina dago.

Gentz del ValleURBEGI IZAKIA - Gentz del Valle

Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
Ozeanoko ur kizkurtuen gainean, denak batera saiatzen ziren, hegaka, arraunka. Setazko hamaika soinekoren fereka buru gainean, airean, hartxoriak multzoan mugitzen.
Uretako lanbroaren artean, oreina besterik ez da, eta haren adarretan zeruko hamaika gorputz dir-dir.
Izan ere, argiak dir-dir egiteko, espazio osoa beltza baita.
Eta haren hatsaren kulunkaz mendi osoak hartzen zuen arnasa.
(Mundu arrotzerako irudien zatiak, Gentz del Valle)

Una recreación de la fachada de ArantzazuARANTZAZU FATXADAREN INTERPRETAZIOA - Jorge Oteiza

Bilduma osatzeko, Jorge Oteizaren lanean oinarritutako grabatu bat izanen da, Ángela Moreno grabatzailearen interpretazioaren arabera.
Ikastolako ama den Ángel Moreno artistaren ideia da moldaketa bat egitea Arantzazu monasteriorako Oteizak eginiko lanen elementuekin. Adibidez, Oteizak Pietatea edo Apostoluak sortzeko egin zituen ikerlan, bozeto eta lan zirriborroetatik abiatuko da. "Imagina ezazue grabatu bat txuri eta beltz, baina gradazio desberdinetako grisekin eta aztarna utzita txuriaren gainean, non Pietatea grofatua joaten ahal den eta bozetoak, marrazkiak eta eskemak bata bestearen gainean intentsitate desberdinetako tinta gris eta beltzez", argitzen digu Angelak. Erakargarria ¿Ez da?







ARTEA OINEZ 2012 GRABATUEN BILDUMA BIDEOA

SALMENTA LEKUAK
  • San Fermin ikastolaren bulegoetan.
  • Oinez dendan.
  • SALMENTA ORDUTEGIA IKASTOLAN
  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 12:00-etatik 15:30-etara.
  • Astearte eta ostegunetan: 16:00-etatik 18:30-etara.
  • KONTAKTU DATUAK
  • E-mail: oinez12@sanferminikastola.net
  • Telefonoa: 948 18 39 03
  • Kontaktua: Maider Iriarte